2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Papiroflexia


Papirofexiazko egitura hau da gure lehen proiektua. Tolesduren inguruan ideia askorik gabe hasi ginen lanean eta irudietan ikus dezakezuen bezala lehen saiakerak ez ziren oso txukun geratu.



Baina DIN A-4 orriekin lanean jarraitu genuen egitura sendoagoak lortu arte.


Ondoren, DIN A-2ak erabiltzen hasi eta DIN A-4arekin lorturiko zurruntasun bera lortzeko tolesdura gehiagoren beharraz ohartu ginen. Hamaika paper tolestu ondoren hau izan da nire azken emaitza.









Baina lana ez zaigu hemen bukatu. Egiturari funtzio bat eman behar diogu Donostiako kostaldean. Nik Zurriola hondartzako pasealekua hautatu dut, bertara leku guztietatik gerturatzen baitira surfa egiteko asmotan. Beraien tablak uzteko leku aproposa izango dute orain egitura honen barnean zein kanpoan.