2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

AZKEN PROIEKTUA: ETXEBIZITZA ONDARRETAN

Jada heldu da azken proiektua aurkezteko ordua.

Oraingo honetan ere proiektuaren orubea Ondarretan kokatzen da, baina eskakizuna ezberdina da: etxebizitza eta estudio bat aurrez aukeratu dugun artistarentzat, nire kasuan Lucia Lakarra. Beharrezko genuen inguruan dauden orubeekin eta hauen eraikinen tipologiarekin erlazionatzea.

Egongela, sukaldea, jangela, komunak, hiru logela eta bi kotxeentzako aparkalekua izan behar zuen etxebizitzak. Lorategia eta tailerra ere proiektuan txertatuz.

Triangeluaren forman oinarrituz eta pareta itxu eta leihateekin jolastuz honakoa da aurkeztu dudan lana:

Hauek dira nire maketaren argazki batzuk:







Eta hauek aurkezturiko planuak:




2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

LUCIA LAKARRA



Emakumea, gaztea eta euskalduna. Lucia Lakarra dantzari ezaguna da mundu mailan, goi mailako dantzarien artean postu bat lortu duena. Lan ordu askok, kemenak eta sakrifizioak eman dute gaur egun dagoen lekura.

Zumaiatik Bavierara egindako ibilbidea ez da erraza izan baina dantzaren zerua ametsa helburu izanik, bertako izarra izatera iritsi da.

Ohore bat izango litzateke maila honetako artista baten etxearen eraikuntzan parte hartzea.




Influentziak

LEVENBETTS:





Orubearen azterketa




2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

IZOZTEGIA ETA SOROSLE GUNEA ONDARRETAN

Ondarretan kokatua dago gure azken proiektua. Pasealekuaren eta itsasoaren arteko joskura da lan honen ideia nagusia. Hiriaren eta itsasoaren arteko limitean lan egiteaz gain eraikinaren estalkiaren forma kurboek ere bi munduen arteko loturaren indartzea dute helburu.



Ez dut ahaztu behar, lan hau egiteko hainbat iturritik edan dudala, inspirazioa izateko eta arkitekto eta lan esanguratsuetako influentziak han hemenka ikus daitezke. Carme Pinósek paisaiarekin jolastuz sorturiko lanak izan ditut gogoan eta proiektu hauek inguruarekin duten harremanaren ideia, pertzepzio eta sentipenak nire lanera eraman ditut.









2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

ESKAILERAK



Aurkeztu berri dugun proiektu honen helburua eskailerak ulertzea da. Horretarako azken hiru asteetan inguratzen gaituzten eskailerak aztertzen ibili gara.

Lan hau egiterakoan influentzia asko izan ditut:



Eta apunteak hartu ditut hauek aztertzeko



Behin eskailerak ulertu ditugula lanean hasi ginen bakoitzaren proiektuarekin eta zuzenketen ondorio izan diren aldaketen ondoren hau izan da emaitza:











2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

PROIEKTUA ZUBIMUXUN

Lauhileko honetako azken proiektua:


Zubimuxu parkean kokatuta dago proiektuaren etxea. Ura ingurumen honetako elementu garrantzitsua izanik, eraikinak ere harreman estua izango du urarekin. Horretarako, laku baten ondoan eraikiko dugu, eta lakuaren aldea dagoen etxearen aurpegia beiratez eraiki dut.Intimitatea izate aldera, etxea lurretik altxatu dut, parke barruan egon arren, espazio intimo bat lortzeko.

Proiektuak aurrera egin ahala, hainbat zuzenketa eta aldaketa egin behar izan dizkiot, zenbait oztopo aurkitu ditudalako. Edozein kasutan, ez ditut ahaztu hasieran finkatutako helburuak eta horiek mantendu egin ditut, hau da urarekin lotura izatea eta intimitatea mantentzea.

Ez dut ahaztu behar, lan hau egiteko hainbat iturritik edan dudala, inspirazioa izateko eta arkitekto eta lan esanguratsuetako influentziak han hemenka ikus daitezke. Adibidez, Mies Van Der Roheren Fansworth etxea izan dut gogoan eta arkitektu honen eraikinak bere ingurumenarekin duen harremanaren ideia nire proiektura eraman dut.

Eraikina txikia bada ere, espazio sentsazioa eman diot beirateen eta kanpoan eraiki dudan plataformaren bidez, horrela etxearen arkitektura zabaldu dut eta aldi berean kanpoaldea barnealdearekin lotu ditut.






















Behin planoak amaiturik maketarekin hasteko ordua heldu zen: