2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

PROIEKTUA ZUBIMUXUN

Lauhileko honetako azken proiektua:


Zubimuxu parkean kokatuta dago proiektuaren etxea. Ura ingurumen honetako elementu garrantzitsua izanik, eraikinak ere harreman estua izango du urarekin. Horretarako, laku baten ondoan eraikiko dugu, eta lakuaren aldea dagoen etxearen aurpegia beiratez eraiki dut.Intimitatea izate aldera, etxea lurretik altxatu dut, parke barruan egon arren, espazio intimo bat lortzeko.

Proiektuak aurrera egin ahala, hainbat zuzenketa eta aldaketa egin behar izan dizkiot, zenbait oztopo aurkitu ditudalako. Edozein kasutan, ez ditut ahaztu hasieran finkatutako helburuak eta horiek mantendu egin ditut, hau da urarekin lotura izatea eta intimitatea mantentzea.

Ez dut ahaztu behar, lan hau egiteko hainbat iturritik edan dudala, inspirazioa izateko eta arkitekto eta lan esanguratsuetako influentziak han hemenka ikus daitezke. Adibidez, Mies Van Der Roheren Fansworth etxea izan dut gogoan eta arkitektu honen eraikinak bere ingurumenarekin duen harremanaren ideia nire proiektura eraman dut.

Eraikina txikia bada ere, espazio sentsazioa eman diot beirateen eta kanpoan eraiki dudan plataformaren bidez, horrela etxearen arkitektura zabaldu dut eta aldi berean kanpoaldea barnealdearekin lotu ditut.






















Behin planoak amaiturik maketarekin hasteko ordua heldu zen:











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina