2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

LUCIA LAKARRA



Emakumea, gaztea eta euskalduna. Lucia Lakarra dantzari ezaguna da mundu mailan, goi mailako dantzarien artean postu bat lortu duena. Lan ordu askok, kemenak eta sakrifizioak eman dute gaur egun dagoen lekura.

Zumaiatik Bavierara egindako ibilbidea ez da erraza izan baina dantzaren zerua ametsa helburu izanik, bertako izarra izatera iritsi da.

Ohore bat izango litzateke maila honetako artista baten etxearen eraikuntzan parte hartzea.




Influentziak

LEVENBETTS:





Orubearen azterketa




2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

IZOZTEGIA ETA SOROSLE GUNEA ONDARRETAN

Ondarretan kokatua dago gure azken proiektua. Pasealekuaren eta itsasoaren arteko joskura da lan honen ideia nagusia. Hiriaren eta itsasoaren arteko limitean lan egiteaz gain eraikinaren estalkiaren forma kurboek ere bi munduen arteko loturaren indartzea dute helburu.



Ez dut ahaztu behar, lan hau egiteko hainbat iturritik edan dudala, inspirazioa izateko eta arkitekto eta lan esanguratsuetako influentziak han hemenka ikus daitezke. Carme Pinósek paisaiarekin jolastuz sorturiko lanak izan ditut gogoan eta proiektu hauek inguruarekin duten harremanaren ideia, pertzepzio eta sentipenak nire lanera eraman ditut.