2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

PROIEKTUA ZUBIMUXUN

Lauhileko honetako azken proiektua:


Zubimuxu parkean kokatuta dago proiektuaren etxea. Ura ingurumen honetako elementu garrantzitsua izanik, eraikinak ere harreman estua izango du urarekin. Horretarako, laku baten ondoan eraikiko dugu, eta lakuaren aldea dagoen etxearen aurpegia beiratez eraiki dut.Intimitatea izate aldera, etxea lurretik altxatu dut, parke barruan egon arren, espazio intimo bat lortzeko.

Proiektuak aurrera egin ahala, hainbat zuzenketa eta aldaketa egin behar izan dizkiot, zenbait oztopo aurkitu ditudalako. Edozein kasutan, ez ditut ahaztu hasieran finkatutako helburuak eta horiek mantendu egin ditut, hau da urarekin lotura izatea eta intimitatea mantentzea.

Ez dut ahaztu behar, lan hau egiteko hainbat iturritik edan dudala, inspirazioa izateko eta arkitekto eta lan esanguratsuetako influentziak han hemenka ikus daitezke. Adibidez, Mies Van Der Roheren Fansworth etxea izan dut gogoan eta arkitektu honen eraikinak bere ingurumenarekin duen harremanaren ideia nire proiektura eraman dut.

Eraikina txikia bada ere, espazio sentsazioa eman diot beirateen eta kanpoan eraiki dudan plataformaren bidez, horrela etxearen arkitektura zabaldu dut eta aldi berean kanpoaldea barnealdearekin lotu ditut.






















Behin planoak amaiturik maketarekin hasteko ordua heldu zen:











2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Logela

Azken asteetan logelen barnean gune ezberdinak sortzen ibili gara. Lehenik collageen bidez altzairuekin aukera ezberdinak sortu genituen gela berean. Ariketa honen bidez armairu edo balden bidez soilik espazio ezberdinak sor daitezkela ikasi dugu. Bi gune edo espazio bereizten ditugu bereziki, lotarako gunea eta ikasi edo lanerako gunea.
Ondoren gure logelaren maketa bat egin genuen eta ondoren gure ikaskide baten logela hobetzen saiatu ginen altzairuak lekuz mugitzen.
Azkenik maketan leihoak aldatu genituen eta altzari berriak sartu genituen espazioa hobetzeko asmotan. Hau izan zen lortu nuena:




2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

Txabola


Azken aste hauetan,txabola bat eraikitzeko teknikak landu behar izan ditugu. Egitura eraikitzerako orduan kontuan izan behar denaz eta loturen zailtasunaz ohatu gara.


Lan hau aurrera ateratzeko ondorengo materiala izan dugu eskura:
-2,40m luze, 0,025m lodi eta 0,25m zabaleko oholak
-2,4x0,07x0,07 neuriko gapirioak

Hainbat saiakeraren ondoren egitura hau lortu nuen:






Behin egitura izanik oholez itxi dut erdia, modu honetan barruan dagoena ikusteko aukera dugularik. Hau izan da azken emaitza:









Eta hauek dira planoak:




2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Papiroflexia


Papirofexiazko egitura hau da gure lehen proiektua. Tolesduren inguruan ideia askorik gabe hasi ginen lanean eta irudietan ikus dezakezuen bezala lehen saiakerak ez ziren oso txukun geratu.



Baina DIN A-4 orriekin lanean jarraitu genuen egitura sendoagoak lortu arte.


Ondoren, DIN A-2ak erabiltzen hasi eta DIN A-4arekin lorturiko zurruntasun bera lortzeko tolesdura gehiagoren beharraz ohartu ginen. Hamaika paper tolestu ondoren hau izan da nire azken emaitza.









Baina lana ez zaigu hemen bukatu. Egiturari funtzio bat eman behar diogu Donostiako kostaldean. Nik Zurriola hondartzako pasealekua hautatu dut, bertara leku guztietatik gerturatzen baitira surfa egiteko asmotan. Beraien tablak uzteko leku aproposa izango dute orain egitura honen barnean zein kanpoan.